Zer eskaintzen dugu?

Diseinua eta funtzionaltasuna. Erabilitako material bakoitza bere funtziorako egokia da, artifiziorik gabe. Kalitate handiko produktuak sortzen ditugu, bai ingurune naturaletan bai ondare-balio handiko hiriespazioetan egoteko aproposak.

Eguraldiarekiko erresistentzia eta mantentze-lan gutxi edo batere ez izatea funtsezko baldintzak dira gure produktuetan. Trataturiko zuria erabiltzen dugu, beharrezkoa denean altzairuarekin konbinatuta; horrela, elementu bakoitzari estetikoki berotasuna eta erosotasun-sentsazioa ematen diogu.

Punta-puntako teknologia integratzen da diseinuetan, kontrol eta kudeaketa sistemak eta energia sistemak ezartzea beharrezkoa denean.

Gure diseinuak bereziak dira beti, eskakizun bakoitzera egokitu daitezke.

Mugikortasuna eta jasangarritasuna ZURAnet proiektuaren esanahiaren parte banaezina diren bi kontzeptu
dira, nahiz eta gaur egun hitz horiek oso higatuta egon.

Norekin lan egiten dugu?

Gure diseinu askoren balio erantsia, alderdi teknologikoari dagokionez, INTELLIGENT PARKING enpresak ematen du. Enpresa hau puntakoa da aparkalekuak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemetan, bai Espainian eta baita Europa mailan ere.

Nor dago ZURAnet-en atzean?

Ion Bárcena, arkitektoa; diseinuan, paisaian eta plangintzan urte askotako esperientzia duena.

Bide luzea egin du. Proiekturik handienetatik —Gasteizko Eraztun Berdea pentsatu eta eraikitzea izan zen bezala—, txikieneneraino, altzari bat xehetasun handiz diseinatzea den bezala, urrats bakoitza hautatuz eta prozesuaz gozatuz.

Diseinuen babesa

Web honetan agertzen diren produktu eta diseinu guztiak babestuta daude, bai egile-eskubideen bidez (Jabetza Intelektualaren Legea), bai OEPMn (Oficina Española de Patentes y Marcas) diseinu industrialaren erregistroaren bidez. Horien edozein plagio egiten bada, dagokion moduan salatuko da.